'Ni ere banaiz BARREN' kanpaina aurkeztuko dute

elgoibarren.net 2010ko ira. 16a, 15:02

 
BARREN astekariak 15.000 euro behar ditu 2010erako aurreikusitako defizitari aurre egiteko. Horretarako, Ni ere banaiz Barren kanpaina jarri dugu martxan, eta bihar, barixakua, egingo dugu aurkezpen ekitaldia, 19:00etan Kultur Etxe aurrean. Aldizkariaren aldeko argazkia aterako dugu, eta ondoren luntxa egongo da. Guztiok zaudete gonbidatuta. Eta, gogoratu, laguntza bonoak dagoeneko salgai daudela.

 
 
BARRENen aldeko bonoak
BARRENen aldeko bonoak BARRENeko erredakzioan (Nafarroa enparantza, 2) edo Elgoibarko Izarraren egoitzan (Ubitarte, 4, behea) eros daitezke. Horrez gain, telefono bidez ere eskuratu daitezke bonoak, honako telefonora hots eginda: 943 741 626.
 
Informazio gehiago: Bost euro 'BARREN'en alde