Mila esker BARRENzale guztioi

elgoibarren.net 2010ko ira. 17a, 20:59

 
BARRENen alde atera dugun argazki erraldoi honetan (klik egin handiago ikusteko) ikus dezakezuen moduan, jendetza batu da Ni ere banaiz BARREN kanpainaren aurkezpen ekitaldira. Mila esker etorri zareten guztioi, eta baita etorri ezin izan arren, BARREN zareten guztioi. (ekitaldiko argazkiak gaineratu ditugu)



Informazio gehiago: Bost euro 'BARREN'en alde
 
Juanito Gorostiza akorduan
 BARRENeko babesle, langile, langile ohi eta kolaboratzaile sorta ederra batu zuen, barixaku iluntzean, Ni ere banaiz BARREN kanpainaren aurkezpen ekitaldiak. Etorri ezin izan zutenen artetik bat bota genuen, ordea, bereziki faltan: BARRENen sorreratik kolaboratzaile finenetakoa izan den Juanito Gorostiza zena, hain zuzen ere. Bere hutsunea nabarmendu nahi izan genuen eta Juanitok BARRENi 18 urtean eskaini dion guztia gogora ekarriz, omenaldi xumea egin nahi izan genion. Juanito Gorostizaren alargunak, Consuelo Otaegik, eta alabak, Agurtzane Gorostizak, oroigarri (Juanitoren irudiarekin osatutako BARRENeko portada bat) eta lora sorta bat jaso zuten Markel Bergara, Realeko jokalaria, eta Ander Soraluze, Elgoibarko Izarrako presidentearen eskutik, besteak beste, realzale porrokatua baitzen Juanito. Uztailean laga gintuen elgoibartar peto-peto honen ohorezko aurreskua dantza egin zuten gero Haritz Euskal Dantzari taldeko kideek, eta ondoren, Juanitoren prestutasuna bertatik bertara ezagutru zuen Irati Agirreazaldegik, BARRENeko kazetari ohiak, bertso sentituak bota zituen Juanito akorduan hartuta.
  BARRENen aldeko ekitaldiarekin jarraituz, Luis Mari Iriondok, Jesus Mari Makazagak eta Mikel Olaizolak BARRENen alde berba egin zuten (aurki igoko dugu bideoa). 
 
•Argazkiak:

1706639497724 Mila esker BARRENzale guztioi

BARRENeko langile, langile ohi eta kolaboratzaileek mahaiaren atzean.

1706639497852 Mila esker BARRENzale guztioi

Imanol Larrañagak gidatu zuen ekitaldia.

Consuelo Otaegi eta Agurtzane Gorostiza, Juanito Gorostizaren alarguna eta alaba.

Juanito Gorostiza gogora ekarri zuen Ainhoa Andonegi, BARRENeko koordinatzaileak.

1706639498061 Mila esker BARRENzale guztioi

1706639498146 Mila esker BARRENzale guztioi

Irati Agirreazaldegi.

Juan Mari Iriondo.

Jesus Mari Makazaga.

1706639498321 Mila esker BARRENzale guztioi

Mikel Olaizolak BARREN gazteentzako zer den azaldu zuen bertsotan.

1706639498446 Mila esker BARRENzale guztioi

1706639498485 Mila esker BARRENzale guztioi

1706639498520 Mila esker BARRENzale guztioi

1706639498558 Mila esker BARRENzale guztioi

1706639498597 Mila esker BARRENzale guztioi

1706639498636 Mila esker BARRENzale guztioi

1706639498670 Mila esker BARRENzale guztioi

1706639498704 Mila esker BARRENzale guztioi

1706639498744 Mila esker BARRENzale guztioi

1706639498808 Mila esker BARRENzale guztioi

1706639498861 Mila esker BARRENzale guztioi

{mosimage}