•Arrietaren eta Larizen erregulartasuna
Lau probek: Anboto, Txindoki, Azpeitia eta Uharte Arakil-Beriain osatu dute aurtengo Euskal Lasterketa Bertikalen Kopa, eta hirutan lortutako emaitzarik onenak hartu dituzte kontutan azken zerrenda osatzeko. Elgoibartarrek erregulartasun handia erakutsi dute parte hartu duten igoera guztietan eta izen handiko antxintxikarien atzetik sailkatzea lortu dute azken zerrendan: Haritz Arrieta zazpigarren postuan eta Iñigo Lariz zortzigarren postuan. (ikus hemen: 2010 Bertikalen Euskal Kopako sailkapena PDF)
Arrietak proba guztietan parte hartu du eta Larizek, aldiz, hirutan; joan den domekan Uharte Arakil–Beriainen jokatu zen azken proban huts egin zuen-eta. Hutsik egin ez zuena Haritz Arrieta izan zen, zortzigarren postuan sailkatzea lortu zuen-eta, Didier Zago irabazlearengandik bost minutu eta 32 segundora. Didier Zago izan da, hain zuzen, jokatu diren lau probak irabazi ostean, Kopako irabazlea.
•Maite Maiora gero eta hobeto

∞Lotura duten albisteak: