Euskal Herriko arraza libreko artzain txakur txapelketa irabazi dute Arrillagak eta Txikik

elgoibarren.net 2010ko ira. 28a, 13:18

Jose Antonio Arrillaga eta Txiki txakurrak irabazi zuten, joan den zapatuan, Aiastiako San Migel jaien barruan, jokatu zen Euskal Herriko arraza libreko artzain txakur txapelketaren finala. San Migelen lortzen duen bosgarren garaipena da Arrillagarentzat. Bihar, hilak 29, San Migel eguna ospatuko dute auzotarrek. (orain arte jokatutako demen emaitzak dauzka)


1706639477423 Euskal Herriko arraza libreko artzain txakur txapelketa irabazi dute Arrillagak eta Tx

Lehen hiru sailkatuak podiumean.

Etxean profeta izatea lortu du, beste behin, Jose Antonio Arrillagak, Aiastia San Migelgo artzain txakur txapelketa jokatzen den zelaitik metro gutxitara bizi baita Euskal Herriko txapeldun berria. Ingurua ondo ezagutzeak ez du, ordea, garaipena ziurtatzen, eta gogotik saiatu behar izan zuten Arrillagak eta Txiki txakurrak.

Parte hartzaile guztiak.

  Zortzi artzainek eta txakurrek parte hartu zuten finalean, eta lehen lanak egin ostean, bost onenak sailkatu ziren azken lanerako: Eskortan ardiak sartzea eta bertatik ateratzea. Guztiek asmatu zuten artaldea eskortaren ate aurreraino eramaten, ardiak barruraino sartu araztea, ordea, zailagoa izan zen, ardiak tematuta baitzeuden eta ez zuten amore eman nahi. Miguel Angel Elordik eta Argi txakurrak eta Jose Antonio Arribillagak eta Txikik bakarrik amaitu zuten lana, Arrillagak eta Txikik azken segundoetan, gainera. Aurreko probetan lortutako puntuei esker jantzi zuten irabazlearen txapela. Honakoa ez da Arrillagak Aiastian lortzen duen estreinako txapela, aurrez beste lau alditan ere irabazitakoa baita Elgoibarren bizi den artzain eibartarra.

Idi-demak eta Bolo txapelketako emaitzak
  Bolo jokoak jarraitzaile asko eta maila handikoak ditu Aiastian; Hiru Txirlo bolo txapelketetan Euskal Herriko eta Gipuzkoako txapeldun bat baino gehiago eman du auzoak azken urteetan. San Migel jaietako bolo txapelketa ere maila handikoa izan zen, eta lehia estuaren ostean Joshua Lizundiak irabazi zuen tiraldia. Bost txirlo bota zituen bakarra izan zen.
 Aurtengo idi-demetan, bestalde, Asteasuko Barriolaren idi parea izan zen jaun eta jabe. 44 plaza egin zituzten, Soarte elgoibartarraren idi-pareak baino sei plaza gehiago eta Bikixaren idiek baino ia zortzi plaza gehiago.
Argazkiak:

1706639477581 Euskal Herriko arraza libreko artzain txakur txapelketa irabazi dute Arrillagak eta Tx

1706639477659 Euskal Herriko arraza libreko artzain txakur txapelketa irabazi dute Arrillagak eta Tx

1706639477725 Euskal Herriko arraza libreko artzain txakur txapelketa irabazi dute Arrillagak eta Tx

1706639477790 Euskal Herriko arraza libreko artzain txakur txapelketa irabazi dute Arrillagak eta Tx

1706639477872 Euskal Herriko arraza libreko artzain txakur txapelketa irabazi dute Arrillagak eta Tx

1706639477930 Euskal Herriko arraza libreko artzain txakur txapelketa irabazi dute Arrillagak eta Tx

1706639477986 Euskal Herriko arraza libreko artzain txakur txapelketa irabazi dute Arrillagak eta Tx

1706639478062 Euskal Herriko arraza libreko artzain txakur txapelketa irabazi dute Arrillagak eta Tx

1706639478135 Euskal Herriko arraza libreko artzain txakur txapelketa irabazi dute Arrillagak eta Tx

1706639478200 Euskal Herriko arraza libreko artzain txakur txapelketa irabazi dute Arrillagak eta Tx

1706639478266 Euskal Herriko arraza libreko artzain txakur txapelketa irabazi dute Arrillagak eta Tx