Borja Uzuriaga, errepide istripuan hildako sanmigeldarra omentzera, istripua izan zuen lekura lore eskaintza egitera joan ziren unean ere euri zaparrada bortitza jasan behar izan zutela argitu du Cidek. "Lore eskaintza egitea lortu genuen, hala ere, eta familiakoen esker ona jaso ere bai", gaineratu du.
Plaza Txikian gustura egon direla azaldu du Skull´s Riders taldeko kideak, aurreko edizioetan Plaza Handian batzen baitziren moto zaleak. "Herri erdian dago eta leku erosoa da, nahiz eta badauden hobetu daitezkeen zenbait gauza; adibidez, batetik bestera mugitzen diren komunak bota ditugu faltan".

Ramon Ortegak ezin izan zuen kontzentrazioan egon, Shangain (Txina) dagoelako, baina taldeko kamiseta jantzi eta ondoko argazkiaren bitartez kontzentrazioan parte hartu zuten taldekide eta lagunak zoriondu eta babestu nahi izan ditu.
•Argazkiak: