“Motibo horiek guztiak eta bakoitzari bururatu ahal zaizkionak zilegizkoak dira Tertuliak programan parte hartzeko. Horretarako, baina, boluntarioak behar ditugu“, azaldu dute. Beraz, euskaraz berba egiteko ohiturarik edo zailtasunak dauzkanari laguntzeko prest egonez gero, edo horien laguntza jaso nahi izanez gero, Elgoibarko Izarra Kultur Elkartera (Ubitarte 4, behea - 943 74 16 26 – elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com) jo besterik ez dago.