Parte hartu nahi duten kirolariek 13:45ak alderako azaldu beharko dute Mintxetan. Proba bakarkakoa izango da, hau da, banan banan egin beharko dute antxitxika, eta 1.078 metroko ibilbidean markarik onenak egiten dituzten gizonezkoak eta emakumezkoak garaikur bana jasoko dute. Antolatzaileek kirolari elgoibartar guztiak animatu, eta gonbidatu, nahi dituzte parte hartzera.
Kirol proba jokatu aurretik, baina, ibilbide berriaren inaugurazio ofiziala egingo dute agintariek. ANOC fundazioko eta Mintxeta Atletismo Taldeko kideek; Alfredo Etxeberria, Elgoibarko alkateak, eta Gipuzkoako Kirol Zuzendaria den Iñaki Ugarteburuk parte hartuko dute zinta mozketan.
Inaugurazio ekitaldia 14:00etan hasiko da eta honen ostean izango da antxitxika proba.