Gerra ondorengo denboran kokatzen da antzezlana. Garai hartan, artista-familiak herriz herri ibiltzen ziren beraien abilezia eta sormena erakutsiz, era horretan diru apur bat irabazteko. Magoa, fakirra, pailazoak, abeslariak, dantzariak, malabaristak eta aparteko musikariak izango dira protagonistak.
- Informazio gehiago: Komediak oroimenean (PDF)
Ekitaldira joan nahi dutenek Plaza Txikian bertan afaltzeko aukera izango dute. Sanlo elkarteak txosna jarriko du 19:00etatik aurrera, eta bihar goizean ere zabalik egongo da. Bestalde, etxetik aulkia eramatea gomendatzen dute Taupadakoek, sasoi batean Plaza Txikira etortzen ziren komedianteak ikusteko ere halaxe egin behar izaten zen-eta.
•Bazkarian ia 300 lagun
∞Lotura duten albisteak: