"Lehen urteko urduritasun eta ikarak apur bat baretuta, eta eguraldiak aurten lagunduko digulakoan, dena prest dugu galako jantzi eta ezpatei heltzeko", adierazi dute Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek dantza taldearen blogean.
- BIDEOA: Errosarioko Amaren ezpata-dantza 2009 (www.dantzan.com)
Ezpata dantzaz gain, hilaren 6tik 8ra arteko egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Besteak beste, txokolate jana, salbea, haurrentzako jolasak eta pilota partidak izango dira. (egin klik ondorengo taulan Errosario kaleko jaietako aurtengo egitaraua ikusteko)
∞Lotura duten albisteak: