253 elgoibartarren artean zozketatuko dituzte 70 etxebizitzok. Guztira 1.000 eskaera izan zituzten Urruzunoko sustapeneko etxeek, eta, esan moduan, 253 onartu dituzte. Onartutako eskarien artean, 164 eskari 25 eta 35 urte bitarteko adinekoentzako 57 etxebizitzen zozketan sartuko dira eta onartutako gainerako eskariak (89) beste hamar etxebizitzen zozketan.
Etxebideren zozketan zortea lagun duten herritarrek 75 urtean etxebizitza horietan bizitzeko eskubidea izango dute, izan ere, Urruzunoko babes ofizialeko etxebizitzak azalera-eskubidearen erregimenean esleitutakoak dira. Horrek esan nahi du etxebizitzaren titularrak etxebizitza gehienez ere 75 urtez baliatzeko eskubidea duela eta epe hori igaro ondoren Eusko Jaurlaritzari itzuli behar diola, horrek inolako kalte-ordainik itzuli beharrik izan gabe. Honekin lotuta, azalera-eskubideko erregimenean erositako eta 2003ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoak diren etxebizitza babestuen jabetza osoa erosteko prozesua ireki du, orain gutxi, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak.
∞Lotura duten albisteak: