Denboran atzera bidaiatzea moduan izan da elgoibartar askorentzat Plaza Txikiko Astean antolatu dituzten hainbat ekintzetan parte hartzea. Hala, ume sasoitako joko eta jolasak gogora ekartzeko aukera izan zuten barixakuan eta zapatuan. Batetik, horrenbeste urtean Plaza Txikian egiten ziren futbol partidak itzuli ziren, eta, bestetik, txapek, kanikek eta kromoek, hartu zuten gaur egun Play Station eta antzerakoek hartzen duten lekua. Gaur egungo umeek euren guraso eta aitona-amonak zertan ibiltzen ziren jolasean ezagutu eta probatzeko aukera izan zuten, horien argibideak adi-adi entzun ostean.
•Komedianteen itzulera
•Komedianteen itzulera
ARGAZKIAK:
•Komediak oroimenean antzezlana:
•Lagunarteko bazkaria:
•Antzinako joko eta jolasak: