•Debabarreneko II. BTT Martxa
Interesatuek urriaren 8ra arte dute izena emateko aukera -momentuz, 90 lagunetik gora daude izena emanda-. Galdetegi bat bete behar da izena emateko; galdetegi hori www.debabarrenaturismo.com web gunean aurkituko duzue. Web gune horretan, gainera, martxaren gaineko informazio osoena ere badago: iazko edizioaren bideoa, ibilbideen, araudiaren, sarien eta gainerako guztiaren gaineko informazioarekin. Martxaren egunean bertan ere eman daiteke izena, 08:00etatik 08:45era bitartean, betiere, dortsalik libre baldin badago. Federatuek 12 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek 15.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu honako telefono zenbakira: 943 82 01 10 (Debegesako Turismo Saila).
Ohi bezala, Pilarika Egunean, urriaren 12an, jokatuko da txirrindulari denboraldiari amaiera ematen dion San Pedrora txirrindulari igoera, afizionatu mailako txirrindularientzat. Lagunak Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen proban, Plaza Handitik irtengo dira partaideak, 12:00etan. Iaz, 2008ko edizioan moduan, Josu Uriarte markinarrak irabazi zuen proba.