Gaur sinatu dute hitzarmena Goienako eta Debabarreneko eta Durangaldeko bost hedabideetako ordezkariek. BARRENen izenean, Ainhoa Andonegik sinatu du. Honako hauek dira sinatzaileak:
* Anboto astekaria. Durangaldea.
* Eta Kitto! astekaria. Eibar.
* BARREN astekaria. Elgoibar.
* Pil Pilean hamabostekaria. Soraluze.
* Drogetenitturi hilabetekaria. Ermua.
Honenbestez, jarraipen zehatz eta jarraitua egingo zaio Danbaka Musika Lehiaketari, ahalik eta oihartzun handiena ematea baita helburua.
Danbakako aurtengo edizioan parte hartuko duten hogei taldeen musika eta informazio guztia danbaka.com web gunean aurkituko duzue. Parte hartzaileen artean ez dago Elgoibarko eta Mendaroko talderi.