Antolatzaileek adierazi dutenez, lehiaketak helburu bi ditu. Alde batetik, zuzenean edo zeharka indarkeria matxista ukatzen duten adierazpen artistiko mota guztiak baloratu eta sustatzea bilatzen du, eta, bestetik, emakumeenganako indarkeria prebenitzea, indarkeria sexista antzemateko balio izango dieten tresnak eskainiz eta erasoen aurrean zeregin aktiboa hartzera animatuz.
Lehiaketa adierazpen artistiko mota guztietara dago zabalik: pintura, musika, zinema, poesia, eskultura, dantza, animazioa, argazkigintza, performance, ilustrazioa, bideoa, diseinua, instalazioak, arte digitala eta abar. Parte-hartzaileen artean hiru sari banatuko dira, bakoitza 1.000 eurokoa.
Adierazi Beldur Barik! lehiaketaren lehenengo edizioan parte hartzeko, 16 eta 26 urte bitartean izan behar dira. Azken azterketek indarkeria sexistaren biktimak diren emakumeak gero eta gazteagoak direla erakusten dute (Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako salaketen % 42, 32 urtetik beherako emakumeenak izan ziren), horregatik, beharrezkoa da arreta horien gainean jartzea. Proposamenak modu indibidual zein kolektiboan aurkeztu daitezke -azken kasuan, gutxienez neska bat egon beharko da-, eta parte-hartzaile edo talde bakoitzak lan bakarra eman ahal izango du.
Epaimahaiak gaien planteamenduaren originaltasuna eta estilo eta generoen aniztasuna baloratuko ditu, bai eta sexista ez den eta estereotipo maskulino eta femenino tradizionaletatik harago doan hizkera erabiltzea ere.
•Lanak entregatzeko azken eguna: urriak 29
Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek CD edo DVD batean eman beharko dute beren proposamenaren kopia bat, eta, horrekin batera, www.beldurbarik.org web orrian, edo Udaleko arreta bulegoan eskuratu daitekeen, inskripzio orria behar bezala beteta eman beharko dute, urriaren 29a baino lehen. Informazio gehiago behar izanez gero arreta bulegoan bertan galdetu behar da.
Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek CD edo DVD batean eman beharko dute beren proposamenaren kopia bat, eta, horrekin batera, www.beldurbarik.org web orrian, edo Udaleko arreta bulegoan eskuratu daitekeen, inskripzio orria behar bezala beteta eman beharko dute, urriaren 29a baino lehen. Informazio gehiago behar izanez gero arreta bulegoan bertan galdetu behar da.
Azaroan jakinaraziko da nortzuk diren irabazleak: erabakiaren berri irabazleei emango zaie zuzenean, eta gainera, webgunean argitaratuko da. Zinema, kultura eta hezkuntza munduetako eta berdintasun politiken aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako borrokan ari diren pertsonek osatuko dute epaimahaia.
•Bideoa:Legazpiko Eutsi taldeak, "Beldur barik" izeneko honako bideoa egin du Azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko egunerako.
{youtube}hrPAVDPYx-M&feature=player_embedded{/youtube}