Txapliguak botaz eta Ama Birjinari loreak eskainiz (goiko argazkietan) hasi dituzte ospakizunak 12:30ean. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Baltasar elkarteak eskainitako txokolate jana egingo dute elkartearen kanpoaldean, azken urteotako ohiturari eutsiz. Txokolate janaren ostean, 18:00ak inguruan, Arnoren zezentxoak askatuko dituzte Errosario kalean, haur eta gaztetxoen gozagarri. (ikusi jaietako egitaraua ondoko taulan)
•Ezpata dantza arrakastatsua
Haritz Euskal Dantzari Taldeko dantzariek, bigarren urtez jarraian, Ama Birjinaren ezpata dantza eskaini zuten, domekan (urriak 3). Iaz berreskuratu zuten sasoi batean urriko lehen domekan egiten zen ezpata-dantza, eta, dirudienez geratzeko itzuli da ohitura hau, ikusmin handia sortu baitzuen aurten ere.

Argazkiak: