Baranda berriak jarriko dituzte Urasandirako zubian

elgoibarren.net 2010ko urr. 7a, 13:51

 
Herri barruko ia baranda guztiak, 3,5 kilometro baranda, berritzeko lanak hasi zituen Udalak 2008an. Orain, Urasandi eta herrigunea lotzen dituen zubiari ailegatu zaio txanda; aurki hasiko dira zubiko berde koloreko barandak kendu eta altzairu herdoilgaitzezko berriak jartzeko lanak.



1706639462538 Baranda berriak jarriko dituzte Urasandirako zubian

 Elgoibarko Udalak Urasandiko zubian jartzeko altzairu herdoilgaitzezko baranda berrien hornidura eta instalazioa egiteko lanak prozedura irekiaren bitartez kontratatzeko deialdia egin du. Lanok egiteko prest dauden enpresek urriaren 20ra arteko epea dute euren proiektuak aurkezteko. Lanen aurrekontua 71.000 eurokoa (BEZ barne) da eta, gehienez ere, hiru hilabeteko epea izango dute amaitzeko. Dokumentazioa eta informazioa lortzeko Udaleko Arreta Bulegora jo beharko dute interesatuek.
 Baranda berriak King-kong parean, zubiaren hasieran jarrita (goiko argazkietan konpara ditzakezue bi baranda motak) daudenen modukoak izango dira.