Pedro Muguruza ikastetxeko irakasleek bizitoki moduan erabiltzen
zituzten pisuak (Artetxe kaleko 28. zenbakian) berritu eta egokitu dituzte, hain justu, ehun metro
koadroko etxebizitza egiteko. Zazpi lagun hartzeko pentsatua dago, baina
une honetan hiru lagun bizi dira bertan.
Lau entitateen arteko kolaborazioak Agifesen errehabilitazio psikosozialeko programari jarraipena emateko aukera emango du. Horren helburua da gaixotasun mentala duten pertsonen eguneroko bizitzarako gaitasunak indartzea ahalik eta autonomia maila altuena lortu ahal izateko.
Ehun metro koadro inguruko etxea Elgoibarko Udalak laga du, eta barnealdearen berrikuntza osoa, berriz, Kutxaren Kutxazabal programari esker egin dute. Horrek 164.000 euroko kostua izan du. Etxebizitzak zazpi plaza ditu eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuak izan dira horiek gainbegiratze baxuko erregimenean. Agifesek izango du, hamar urteko epez hasiera batean, etxebizitza kudeatzeko ardura.
Ehun metro koadro inguruko etxea Elgoibarko Udalak laga du, eta barnealdearen berrikuntza osoa, berriz, Kutxaren Kutxazabal programari esker egin dute. Horrek 164.000 euroko kostua izan du. Etxebizitzak zazpi plaza ditu eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuak izan dira horiek gainbegiratze baxuko erregimenean. Agifesek izango du, hamar urteko epez hasiera batean, etxebizitza kudeatzeko ardura.
Pisuaren gainbegiratzea gizarte langile batek egingo du eta erabiltzaileei etxeko zereginak egiten lagunduko die. Goizeko lehen orduan euren lanpostuetara edo dagokien eguneko zentrora joateko prestatzen lagunduko die. Eta egunaren amaieran, etxean egingo die harrera eta beraiekin egongo da afalordura arte.
•Debabarrena erreferente arreta sozialaren arloan
Modu horretan, 54.000 biztanle dituen Debabarrenako eskualdeak 13 plaza ditu orain zaintzapeko pisuetan. Zifra horrek bikoiztu egiten du 18 eta 65 urte arteko 100.000 biztanleko gomendatzen den ratioa. Hitzarmena sinatu duten entitate guztiak harro daude eskualde hori erreferente gisa kokatu ahal izan dutelako gaixotasun mentala duten pertsonen arreta sozialaren arloan. Elgoibarrentzat ere ez da berria horrelako etxebizitza bat, beste bat ere badago-eta, hiru plazakoa.
Alfredo Etxeberria, Elgoibarko alkateak poztasunez hartu zuen etxebizitzaren inaugurazioa eta etorkizunera begira Agifesekin “harremanak estutzeko” asmoa azaldu zuen. Gainera, elkartearen kudeaketarako gaitasuna azpimarratu zuen.
Kutxa ordezkatuz, Iñaki Almandoz Gizarte Ekintzaren kudeaketa buruak gogorarazi zuen inauguratu berri den pisua Kutxak, Kutxazabal proiektuaren bitartez, lagundu duen hiru proiektuen artean lehenengoa dela. Gizarte Politikako diputatu Maite Etxanizek Agifes zoriondu zuen egindako “lan apartagatik”, eta gogorarazi zuen egun akordioa dutela bi erakundeek. Horren arabera, 50 plaza sortu dituzte hainbat etxebizitzetan eta beste 82 eguneko zentroetan. Horrez gain, Gipuzkoa gizarte zerbitzuen arloan eredugarria dela defendatu zuen, eta apustua egin zuen pertsonen arretan oinarritutako ikuspegiaren eta instituzioen artean partekatutako arduraren alde. Etxanizek onartu zuen osasun mentala ez dela behar bezala kontuan izan gizarte zein osasun alorretan eta baieztatu zuen “lanean jarraitzeko beharrean” gaudela.
Agifeseko lehendakari Vicente Aretak, berriz, gainerako erakundeen kolaborazioa eskertu zuen eta instalazio berrien irekierak “Osasun Mentalaren alde lan egiten jarraitzeko indarrez betetzen gaitu”, adierazi zuen. Aukera aprobetxatu zuen, halaber, instituzioei laguntza eskatzeko “egiteke ditugun etxeko lan ugariak burutzeko”.
∞Lotura duten albisteak: