‘Euskara ala ezkara’ hitzaldi zikloa, asteazkenetik aurrera

elgoibarren.net 2010ko urr. 15a, 13:00

 
Urriaren 20an, asteazkena, zabalduko ditu ateak Euskara ala ezkara hitzaldi-zikloak, eta Andoni Egaña bertsolaria izango da estreinako gonbidatua. Espainiako Saiakera Saria irabazi berri duen Anjel Lertxundi (ondoko argazkian) idazle eta zutabegile oriotarra izango da bigarrena, eta Anari kantariaren hitzaldi-kontzertuak emango dio amaiera zikloari.


 
  Gotzon Garate zenaren heriotzaren bigarren urteurrenaren harira antolatu dute hitzaldi zikloa Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean, Kutxaren eta Danobaten babesarekin. Honako hiru zutabe izango ditu programazioak:
  • Urriak 20, asteazkena: ANDONI EGAÑA: “Mende laurdena bertsotan”. (Aurkezpen-lanak: Uxue Alberdi)
  • Urriak 27, asteazkena: ANJEL LERTXUNDI: “Euskara, nire errepublika”. (Aurkezpen-lanak: Ainara Argoitia)
  • Azaroak 3, asteazkena: ANARI (hitzaldi-kontzertua): “Kantuaren gainean, eta...azpian”. (Aurkezpen-lanak: Jon Gurrutxaga)

1706639453408 ‘Euskara ala ezkara’ hitzaldi zikloa, asteazkenetik aurrera

Hiru hitzaldiak Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango dira, arratsaldeko 19:00etan hasita.