Isabel Diezek (Bilbao, 1966) aukeratua duen argazkilaritza espezialitatea paisaia naturala jasotzen duena da. Horri esker, bere bi pasioak uztar ditzake: natura eta artea. Banako zein taldeko erakusketak egiten ditu Diezek, hala Espainian nola atzerrian.
•Argazkilariaren berbetan
Eman diezaiogun hitza, bere lana azal diezagun, egileari: “Aldi-aldian, eta aurreikusi daitekeen eran, itsasoko urek aurrera eta atzera egiten dute, eta, aldi berean, istorio honetako protagonistak ostentzen eta agerian uzten dituzte. Eta protagonistak ura, haitzak, harea, itsaslabarrak, arrezifeak, itsas hautsiak eta itsas belarrak dira. Itsasertzetik ibiltzen, ehundura leunak aurkitu ditut. Ehundura horietan ura zetarekin berdintzen da; eta itsas belarrak, ileguriaren bigunarekin. Kolore osagarrien jokoak, kolorebakarreko tonuen sortak, batez datozen koloreen eztanda, espazio-egiturak: simetriak, edota formen eta bolumenen errepikapena. Mundu ezezagun bat, baten batek noiz aurkituko zain. Edertasunari begiratzeak, eta misterio, baretasun, indar, lasaitasun eta zakartasunaren sentipenak behin eta berriz naramate itsasertzera, bertan egunerokoak ezohiko bihurtzen da eta. Argazki-bilduma honetan, kostaldearekiko, gure planetako zerrenda estu eta basatiarekiko, ditudan mirespena eta jakin-mina erakutsi nahi ditut”.

- Argazki erakusketa: "Itsasaldien mugan".
- Lekua: Kultur Etxeko erakusketa gel.
- Noiz: Urriaren 15etik 30era.
- Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara, astelehenetik zapatuetara. Domeketan itxita.
- Antolatzailea: Ongarri Argazki Taldea eta Udaleko Kultura Saila.