Txurruka anaiek irabazi dute Plaza Handiko estreinako pilota txapelketa

elgoibarren.net 2010ko urr. 15a, 15:36

 
Txurruka anaiak, Igor eta Iker, dira Plaza Handiko estreinako esku pilota txapelketako irabazleak. Karmelek eta Gerrikak osatutako bikotea hartu zuten mendean (22-15) Txurruka anaiek, atzo (urriak 14) jokatu zen finalean.




  Joan zen zapatuan, urriaren 9an, hasi ziren lau pilotariak finala jokatzen, baina euria zela-eta bertan behera laga behar izan zuten Karmel eta Gerrika markagailuan aurretik, 11 eta 10, zirenean. Bi bikoteak 12. tantora ailegatu gabe zeudenez, berriz ere hutsetik hasi zuten finala atzo. Eta, esan moduan, Txurruka anaiek jantzi zuten azkenean irabazlearen txapela. Txapelketako partida ia denetan moduan, ikusle asko gerturatu zen Plaza Handiko frontoira. Uztailean Sigmako pilota txapelketa irabazi ostean, honakoa aurten lortzen duten bigarren txapela da Talaixa baserriko anaientzat.
 
*Argazkia: Aitor Zabala