Goizeko 09:00etan puntuan, antolatzaileak eta babesleak bertan zirela, ekin zioten esaera zaharren irakurketari, eta, esan bezala, etenik gabeko hamar orduko jarduna izan zen (elgoiBARREN.net orainkariak zuzenean eskaini zuen). Amaiera-ekitaldia, berriz, arratsaldeko 19:00etan izan zen. Biolinen doinuak lagun zituztela, Gotzonen etxekoak izan ziren azkenak esaera zaharrak irakurtzen, eta denen izenean, Jenaro Garatek esker oneko hitzak izan zituen pleno-aretoan bildu zirenentzat. Alkateak eta Elgoibarko Izarrako dinamizatzaileak ere egin zituzten berba batzuk, eta, amaitzeko, Gotzon Garateren bideo bat jarri zuten.
Udaletxeko pleno-aretoan bildutakoei galletak eta ardo gozoa banatu ondoren eman zitzaion amaiera hamar orduko iraupena izan zuen irakurraldiari.
•ARGAZKIAK: Irakurketa publikoan parte hartu zuten 600 lagunen errepaso-fotografikoa mediatekan ikusi dezakezue.