•Kartzelara Mintxetan bonba abisu faltsua emateagatik
Lehenago ere bonba abisu faltsu gehiago emandakoa da zigortu duten gizonezkoa, eta epaileak aintzat hartu ditu aurrekariok zigorra jartzerako orduan. Desordena publikoak leporatu dizkiote. Bi deiak, Elgoibarkoa zein Eibarkoa, berak egin zituela onartu zuen akusatuak epaiketan. Elgoibarko bonba abisu faltsua 2009ko martxoaren 20an egin zuen, larrialdi zerbitzuetara deituta. Ertzantzak instalazioak hustu behar izan zituen. Bertan zegoen jende guztia igerilekuetako zonaldera eraman zuten, baina berehala itzuli ziren ohiko egoerara.
Eibarko bonba abisu faltsua 2008ko otsailaren 25ean egin zuela jakinarazi du EFE berri agentziak. Eibarko epaitegietan jarri zuela bonba esan zuen orduko hartan.
•Gasolio lapurrak
Joan den martxoan ere Elgoibarko industrialde batean bi kamioitako gasolioa osten ari zela atzeman zuten gizon bat Ertzaintzako agenteek, eta hura ere atxilotu egin zuten.