Elgoibartarrak Donostian antxitxika

elgoibarren.net 2010ko urr. 19a, 12:56

Behobia-Donostia lasterketa -azaroaren 14an izango da- entzutetsua buru belarri prestatzen dihardute herriko hainbat eta hainbat antxitxikarik. Azken asteburuetan Donostian egin diren bi lasterketetan parte hartu duten elgoibartarren kopurua ikusi besterik ez dago: 33 elgoibartarrek amaitu zuten, domeka honetan, 15 kilometroko klasikoa eta 42 izan ziren, orain bi aste, hiru hondartzetako proba amaitu zutenak. (sailkapenak dauzka)



Carmen Perea lehen hamarren artean

 3.458 lagunek lortu zuten, joan den domekan, Donostiako 15 Kilometroko lasterketa amaitzea; tartean 33 elgoibartarrek. Bizkorrenak baina etiopiarrak izan ziren: Akebom Hadush (47:31) gizonezkoetan eta Thiras Gebre (49:05) emakumezkoetan. Azken bi ediziotan Donostian bizi den Carmen Perea elgoibartarra izan da bizkorrena emakumezkoetan, aurten baina, arerio gogorrak eduki ditu eta bederatzigarren postuarekin konformatu behar izan du 59:17 denborarekin.
  Gizonezkoei dagokienez, zerrenda nagusiko 25. postuan sailkatu zen lehen elgoibartarra, Jose Antonio Ruiz del Rey (51:34); irabazlearengandik lau minutu eta hiru segundora.
Elgoibartarren sailkapena: (postua/izena/denbora)
   * 25. Josean Ruiz del Rey 51:34
    * 70. Iñigo Lariz 53:29
    * 161. Iñigo Iturbe 56:56
    * 381. Alberto Arberas 58:17
    * 406. Santi Carrascosa 58:42
    * 410. Jorge Gonzalez 59:09
    * 431. Carmen Perea 59:17
    * 576. David Soto 59:54
    * 581. Julen Irizar 01:00:22
    * 876. Oier Irabazabal 01:03:07
    * 887. Alberto Seijas 01:03:12
    * 989. Carlos Garcia 01:03:43
    * 1.181. Roberto Alonso 01:06:14
    * 1.463. Zigor Egia 01:07:23
    * 1.540. Nerea Lendinez 01:09:12
    * 1.541. Iñigo Salegi 01:09:12
    * 1.805. Javier Agirrebeña 01:08:28
    * 1.847. Elias Frnandez 01:08:49
    * 2.080. Joseba Igartua 01:10:37
    * 2.171. Joseba Sagasta 01:13:23
    * 2.310. Lourdes San Martin 01:14:05
    * 2.473. Pedro Iparragirre 01:15:28
    * 2.476. Javi Guallar 01:15:27
    * 2.505. Josu Zubiaurre 01:16:34
    * 2.508. Miguel Angel Montes 01:15:33
    * 2.643. Itziar Gurrutxaga 01:16:07
    * 2.772. Carlos Ayesta 01:18:07
    * 2.870. Jorge Elkoro-Iribe 01:19:22
    * 2.872. Eduardo Armendia 01:19:23
    * 2.974. Josean Gurrutxaga 01:20:07
    * 3.056. Pilar De La Lama 01:22:00
    * 3.339. Mª Lourdes Beneitez 01:29:10
    * 3.340. Modesto Cid 01:29:11

1706639435609 Elgoibartarrak  Donostian antxitxika

42 elgoibartar 3 hondartzetan
 42 elgoibartarrek parte hartu zuten, urriaren 10ean, Donostian egin zen Hiru Hondartzetako Amstel Krosaren XXI. edizioan. Parte hartzaileek, 2.386 lagunek guztira, 10 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten Donostiako hiru hondartzak batzen dituen hamar kilometroko ibilbide ederrean. Behobia-Donostia maratoi erdiaren ostean partaidetza handiena duten lasterketak dira 15 kilometrokoa zein Hiru hondartzetakoa.
 
 
*Argazkiak: Urgazi