Memoria historikoa berreskuratzeko lanean diharduen “Tras las huellas de la historia” izeneko talde alemaniarra Euskal Herriko egoera aztertzen ari da egunotan. Hainbat herri bisitatu dituzte dagoeneko, eta urriaren 1ean, Elgoibarren ere egin zuten geldialdia. Elgoibar1936 taldeko kideek hartu zituzten gurean Alemaniatik etorritako hamabost lagunak. Honakoa alemaniarrekin bildu diren bigarren aldia izan dela azaldu dute elgoibartarrek.
Elgoibar1936 taldeko kideen esanetan, herrian ikus daitezkeen ehun ikur frankistak, oraindik ere kendu gabe egoteak atentzioa deitu zien alemaniarrei. “Erabat harrituta zeuden. Ez zuten ulertzen zergatik jarraitzen zuten ikurrok bere horretan, eta Udalaren jarrera ere ez zuten ulertzen, hau da, orain bi urte kenduko zituela esan izana, eta hitza bete gabe egoteak”. Gauzak horrela, ikur frankistak kentzeko eskaria berritu nahi dute Elgoibar1936 taldeko kideek.
∞Lotura duten albisteak:
- Bideoa: Muguruza eta Franco “Valle del los caidos” delakoan (2010-04-19)
- 1936ko irailaren 21ean Faxistak Elgoibarren sartu zireneko argazkiak (2009-02-24)
- Elgoibar1936 elkarteak txalotu egin du Udalak memoria historikoaren gainean onartutako akordioa (2008-12-02)
- Pedro Muguruza kaleari izena aldatzeko eskatu du Elgoibar1936k (2008-10-22)
- Gerrate Zibilean lurperatutako gorpuak bilatzeko laguntza eskainiko du Udalak (2008-11-27)
- Francok Elgoibarko ohorezko alkate izaten jarraitzen duela salatu du 'Elgoibar1936'k (2008-11-04)
- Bi Elgoibartar daude ‘Valle de los caidos’en lurperatuta (elgoibar1936blogspot.com)
- Ikur eta irudi frankistak kentzeko eskatu dio Elgoibar1936 elkarteak Udalari (2008-04-04)
- elgoibar1936.com blogean memoria historikoa berreskuratuko dute (2007-11-21)
- Gerra zibilean fusilatutako miliziano baten hezurrak aurkitu ditu 'elgoibar1936' taldeak (2007-12-19)
- “Elgoibar1936: gogoratuz” elkartea sortzeko deialdia egin dute (2007-09-25)