Andoni Egaña bertsolariaren hitzaldia gaur, Kultur Etxean

elgoibarren.net 2010ko urr. 20a, 12:57

 
Gaur zabalduko ditu ateak Elgoibarko Izarrak eta Udalak elkarlanean antolatu duten Euskara ala ezkara hitzaldi-zikloak. Eta hasteko, aparteko gonbidatu bat izango da: Andoni Egaña. Zarauzko bertsolari ezagunak “Mende laurdena bertsotan” hitzaldia emango du, eta Uxue Alberdik egingo ditu aurkezpen-lanak.



  "Mikrofonoa, autoa, txapela, potoa, koadernoak, egunkariak, kafea, kantu-lagunak, zigarroak, gaia, denbora, arriskua, txaloa, izerdia, arrakasta, neurria, hitza, herria, aulkia, irratia, parranda, burua, kartzela, bihotza, amorrua, ahotsa, baserria, maskara, elkarlana, errepidea, hiria, etxea... Andoni eta Egaña".
  Hitza hauek eta beste hamaikaren bueltan jardungo du gaur Egañak. Mende laurdena baino gehiago darama bertsotan, eta, besteak beste, urteotako bizipenak eta sentsazioak kanporatuko ditu gaurko hitzaldian Andonik. 
  Hitzaldia Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita. Euskara ala ezkara hitzaldi-zikloa Elgoibarko Izarrak eta Udalak antolatu dute, eta Danobatek eta Kutxak babesten dute.

Hitzaldia zuzenean
Teknologiak atzea ematen ez badigu, Egañaren hitzaldia zuzenean emango dugu www.elgoiBARREN.net atari digitalean.

Hurrengo gonbidatuak:
Hitzaldi-zikloko hurrengo gonbidatuak Anjel Lertxundi eta Anari izango dira:
     Urriak 27, asteazkena: ANJEL LERTXUNDI: “Euskara, nire errepublika”.
                                     Aurkezpen-lanak: Ainara Argoitia.
     Azaroak 3, asteazkena: ANARI (hitzaldi-kontzertua): “Kantuaren gainean, eta...azpian
               Aurkezpen-lanak: Jon Gurrutxaga.