Ska musika eta zirkua asteburuko kultura agendan

elgoibarren.net 2010ko urr. 22a, 14:20

Skapando musika taldeak gaur (urriak 22), Sariki enpresaren 25 urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, eskainiko duen kontzertua; eta, Barren Azokak (merkatu plazako saltzaileen elkarteak) merkatu plazako giroa alaitzeko prestatu duen zirkua dira asteburuko kultura agendako ekintzarik esanguratsuenak.


Skapando taldearen kontzertua
  Izenetik igarri daitekeen moduan, ska musika egiten du Legazpiko Skapando musika taldeak (myspacen duten orrialdean entzun ditzakezue). Ska musika gogoko duzuenok, edo ezagutu nahi duzuenok, gaur daukazue aukera, Madalako eszenatokian eskainiko baitute kontzertua, 23:00etatik aurrera. Elgoibarko Sariki enpresaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan antolatu dute kontzertua.

Zirkua eta pailazoak merkatu plazan
  Barren azokak antolatuta, zirkua eta pailazoak izango dira bihar (urriak 23) merkatu plazan, 10:00etatik aurrera. Ordubete beranduago, 11:00etan, antzerkia, eta haren ostean, globoflexia, globoekin irudiak sortzeko tailerra.