Ainara Ladron atxilotu duten unean, eguerdian, Edu Castillo elgoibartarraren etxean zegoen, eta bere etxera eraman dute gero. Bizpahiru orduz eduki du poliziak Ladron bere etxean, 17:00ak aldean atxilotuta eraman duten arte (goiko argazkian). Polizia Ainara Ladronen etxea miatzen ari zen bitartean, jende ugari batu da kanpoaldean, Toletxegaineko tren geltokiaren inguruan, Ainara
Ladroni elkartasuna adierazteko.
Bien bitartean, Edu Castillo zaintzapean dauka poliziak bere etxean. Elgoibartar gaztearen familiak Gara egunkariari jakinarazi dionez, poliziak ez dagoela atxilotuta esan dio bere familiari, baina ez diote etxetik irteten lagatzen.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Grande
Marlaska epaileak agindu ditu atxiloketok. Barne Ministerioak 14 atxiloketa baieztatu ditu, baina baliteke gehiago izatea.
Hego Euskal Herrian eta
Katalunian egin dute polizia operazioa. Segiren zuzendaritza berriro osatzeko bilera eta bilkuretan
parte hartzea egotzi diete atxilotuei.
Elgoibarko Ezker Abertzaleak
elkartasuna eta babesa adierazi die atxilotuei, eta gaur 20:00etarako
antolatu duten mobiliziaziora deitu ditu herritarrak. Plaza Handitik
irtengo dira mobilizazioan.
∞Lotura duten albisteak: