Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldia irabazi eta errekorra ondu du Maite Maiorak

elgoibarren.net 2010ko urr. 25a, 17:53

 
Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldia irabazi eta emakumezkoen marka 35 segundotan ondu du Maite Maiora antxitxikari mendaroarrak. Aurten 30 urte bete ditu Goierriko lasterketa herrikoien artean beteranoetarikoa den probak, eta azken urteetako ediziorik jendetsuena izan da gainera, 215 lagunek parte hartu baitute.

 
 


  Ohi moduan, Ataungo hiru auzoetan barrena egin zuten saltaka kirolariek: San Martin, San Gregorio eta Aia; 17,3 kilometroko ibilbidea osatuz. Gizonezkoetan Juan Carlos Valdivieso beasaindarrak lortu zuen garaipena, 58 minutu eta 58 segundoko markari esker. Emakumezkoetan, esan moduan, Maite Maiora izan zen bizkorrena. Mendaroarrak, gainera, ordubete, bederatzi minutu eta 24 segundotan laga du emakumezkoen probako marka berria.
  Denboraldi aparta egiten ari da Maite Maiora. Zumaiako Zakila Bira maratoi erdian eta Uharte Arakil-Beriaineko Kilometro Bertikalean lortu zituen bigarren postuak eta Azpeitiko kilometro bertikalean lortutako hirugarren postua nabarmendu behar dira orain arte egin dituen lasterketen artean.
 
*Argazkia: artxibotik.