Pala Txapelketa antolatu du 10 baik

elgoibarren.net 2010ko urr. 26a, 15:00

Plaza Handian antolatu zuten esku pilota txapelketa arrakastatsuaren ostean, lagunarteko estreinako pala txapelketa antolatu dute 10 bai taldeak eta Lagunak Pilota Eskolak elkarlanean. Urriaren 27an, eguaztenean, irekiko da izena emateko epea.
Bestalde, “ganorazko frontoi baten aldeko” bertso afaria antolatu dute 10 baiko kideek. Azaroaren 19an izango da, Uxue Alberdi, Mikel Olaizola eta Aitzol Barandiaran bertsolariekin. Bertso afarirako tiketak ere bihartik aurrera jarriko dituzte salgai herriko zenbait tabernatan.

 

•Pala txapelketa
  Azaroan hasiko da 10 Bai I. Lagunarteko Pala Txapelketa eta abenduan, Gabonen bueltan, amaituko da. Partidak Ikastolako frontoian jokatuko dira. Parte hartzeko interesa dutenek, azaroaren 3a baino lehen eman beharko dute izena Lanbroa tabernan. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Izena ematen duten guztiekin taldeak osatu eta partiden egutegia zehazteko bilera egiteko asmoa dutela aurreratu dute antolatzaileek. Azaroaren 4an izango da Basarte Elkartean, 20:00etan hasita. Informazio gehiago honako telefonoetan: 626 686 206 (Karmel) edo 609 829 928 (Iosu).

Bertso afaria
  Azaroaren 19an egingo dute Ganorazko Frontoi Baten Aldeko Bertso Afaria 10 bai taldekoek. Baltzola anaien trikiti doinuek lagunduta Plaza Handitik hasiko den triki poteoarekin girotuko dute eguna eta iluntzean, 21:00etatik aurrera, Basarte elkartean egingo dute bertso afaria. Uxue Alberdi, Aitzol Barandiaran eta Mikel Olaizola arituko dira bertsotan. Antolatzaileek 100 lagunentzako lekua dagoela jakinarazi dute. Bertso afarira joan nahi dutenek Jai-Alai, Gorbea, Lanbroa eta Toletxe tabernetan eskuratu ditzakete tiketak, 25 euroren trukean.