ZUZENEAN: Anjel Lertxundi - Euskara, nire errepublika

elgoibarren.net 2010ko urr. 27a, 18:55


 

 

1706639425581 ZUZENEAN: Anjel Lertxundi - Euskara, nire errepublika

Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eta Elgoibarko Udalak, Kutxaren eta Danobat Kooperatibaren babesarekin, Euskal Esaera Zaharren Irakurketa Publikoa antolatu dute urriaren 8rako (barixakua). Gotzon Garate idazle eta euskaltzale elgoibartarra hil zeneko 2. urteurrenean, Gotzonek berak jasotako esaera zaharrak irakurriko dituzte. Hamar orduko ekitaldia izango da, eta 600 lagunek parte hartuko dute 6.000 esaera zahar irakurtzeko; partaide bakoitzak hamar esaera zahar irakurriko ditu. 
 
Herritarren erantzun paregabea
 Esan bezala, 600 lagunek parte hartuko dute ekimen honetan. Goizeko 09:00etan hasi eta arratsaldeko 19:00ak arte, 600 lagun banan-banan pasako dira Udaletxeko pleno-aretoan prestatu duten irakurketa-txokotik. Elgoibarko elkarte, erakunde eta talde askok eta askok parte hartuko dute, eta norbanakoei dagokienez ere, “izugarri ona izan da jendearen erantzuna”, adierazi dute antolatzaileek. “Eskerrak eman nahi dizkiegu denei, ekimen horretan parte hartzeko erakutsi duten borondateagatik, baita ekimen hau babestu duten bi erakundeei ere. Krisi garaian gaudela kontutan hartuta, oraindik eta balore handiagoa du Kutxak eta Danobatek esaera zaharren irakurketa publikoa babesteko egin duten ahalegina”, gaineratu dute.
  • Irakurketa publikoan parte hartu behar dutenen ZERRENDA (PDF)

Amaiera-ekitaldia
 Esaera zaharren irakurketaren amaieran,19:00etan, Gotzon zenaren etxekoak izango dira azkenak irakurtzen, “eta horrelako ekimen batek merezi duen amaiera ematen saiatuko gara”. Irakurketan parte hartu duten guztiak, eta parte hartuko ez dutenak ere bai, animatu nahi dituzte amaiera ekitaldian parte hartzera. Bi urte dira Gotzonek gure artetik alde egin zuela, baina elgoibartarrok akorduan daukagu gure erkidea.

Zuzenean emango dugu Interneten
 Euskal esaera zaharren irakurketa publikoa zuzenean emango dugu elgoiBARREN.net atari digitalean. Goizeko 09:00etan ekingo diogu emisioari eta irakurraldia amaitu arte eutsiko diogu zuzeneko emankizunari.