•Morkaikoren etorkizunaren gaineko gogoeta
“Badira urte batzuk Morkaikok antolatutako jarduera eta irteeretara jende bera datorrena; jende gutxi izaten da normalean, eta nekez gerturatzen da jende berririk. Kontu honek kezkatu egiten gaitu, eta, zuokin batera, Morkaikoren etorkizunaren gaineko gogoeta egin nahi dugu. Elgoibarko mendizaleok elkartu, eta gure elkarteak zer funtzio bete behar duen aztertuko dugu denon artean”, azaldu dute mendi taldeko arduradunek.
Sallobente-Ermuaran auzoan dagoen Azaola baserrian egingo dute gogoeta saioa azaroaren 13an (zapatua). Bazkideek azaroaren 4a baino lehenago baieztatu behar dute gogoeta saiora agertuko diren ala ez. Joatea erabakitzen dutenek, egunean bertan, Txarridunako errotondan agertu beharko dute 9:00etan. Baserrian bertan bazkaltzeko aukera izango da, gogoeta arratsaldean amaitzea aurreikusten baitute. Morkaikokoek bazkide guztiak gonbidatu nahi dituzte gogoeta saiora: “Seguru gaude zuk ere badaukazula zer esana, eta horregatik gonbidatzen zaitugu egun horretan gure artean izatera”.
•Mendiko argazki eta bideo lehiaketa
Abian da Morkaikok urtero antolatzen duen mendiko argazki lehiaketa. Argazkiez gainera, mendiarekin zerikusia duten bideoak ere onartuko dituztela da aurtengo edizioko berrikuntza nagusia. Ohi duten legez, aurkeztutako argazki eta bideo guztiekin erakusketa bat antolatuko dute gero, abenduaren 20tik 26ra, Kultur etxeko sotoan.
Argazkiak eta bideoak entregatzeko azken eguna azaroaren 25a izango da. Argazki lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da morkaikoko bazkide izatea. Epaimahaia Ongarri Kultur Elkarteko kideek osatuko dute. Beherago daukazuen bideoan 2009ko lehiaketara aurkeztu ziren argazki guztiak ikus ditzakezue.

•Nola entregatu?
*Eskura, Morkaikoren egoitzan: CD batean
*E-postaz: morkaiko@morkaiko.net-era
•Data:
*Argazkiak: 2010. urtean ateratakoak
*Bideoak: edozein urtetakoak, lehen edizioa dela-eta.
•Formatoa:
* Argazkiak:
- Koloretan nahiz txuri-beltzea
- Neurri normalak (30x40), panoramikorik ez.
•Bideoa:
- Denbora: Gehienez 10 minutukoa.
- Formatoa: avi, divx, mov, mp4, mpeg.
Datuak:
*Argazkiak eta bideoak non eta noiz ateratakoak diren, izenburua eta egilearen izena jarri, kontakturako telefono batekin batera eta Morkaiko M. E.-aren bulegora ekarri.
•Sariak:
- Argazki onena: 100€
- Ikusleen saria argazkia: 75€
- Bideo onena: 100€
- Ikusleen saria bideoa: 75€
BIDEOA: 2009ko mendiko argazki lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak
{vimeo}8592903{/vimeo}