Zozketatu dituzte babes ofizialeko 70 etxebizitzak

elgoibarren.net 2010ko urr. 28a, 15:21

 
Egun inportantea zen gaurkoa 253 elgoibartarrentzat, merkatu librean baino dezente merkeago, etxe baten jabe egiteko aukera baitzuten. Zorteak, azkenean, 67 laguni irribarre egin die, horiek izan baitira Urruzunoko sustapeneko babes ofizialeko 70 etxebizitzen zozketan etxe baten jabe egitea lortu dutenak.



1706639409564 Zozketatu dituzte babes ofizialeko 70 etxebizitzak

Elbarrituentzako hiru etxebizitzen zozketa hutsik geratu da. Hortaz, ziurrenik, zozketan etxe baten jabe egiteko zorian geratu direnentzat izango dira hiru etxebizitzok.
  Gaur goizean zozketatu dituzten 57 etxebizitza 25 eta 35 urte bitarteko adinekoentzat ziren, eta 167 lagunen eskariak onartu zituzten zozketan parte hartu ahal izateko. Gainerako hamar etxebizitzak eskuratzeko, berriz, 89 lagunen zenbakiak zeuden Herriko Antzokian egin duten zozketako bonboan.
 Gazteek ez dituzte 110 eta 166 arteko zenbakiak berehalakoan ahaztuko, horiei esker tokatu zaie-eta etxebizitza baten jabe izateko aukera. Nagusiagoek 405 eta 414 zenbakiak eta tartekoak izango dituzte akorduan.
 Gaur zozketatu dituzten etxebizitzak bi eta hiru logelakoak dira. Merkeenek 102.000 euroko balioa dute eta 143.000 euro ingurukoa garestienek.
 
*Argazkiak: Aitor Zabala.