Elgoibarko Izarrak hartuko du urriko azken zapatuko ferian egon ohi den
txosnaren ardura, eta 10:30etik aurrera barazki eta haragizko brotxetak eta
txistorra pintxoak salduko ditu euro batean.
Horrez gain, Elgoibarko baserrietako produktuak jarriko dituzte salgai Nafarroa Plazan, eta ganadu erakusketa ere izango da Plaza Txikian. 12:00etan Kale Kantariak irtengo dira kaleak kantuz girotzera.
Atxutxiamaikak, bestalde, Baserritar Jaia prestatu du txikienentzat, 10:30ean hasita. Gin-kana, tailerrak eta jolas jolas mordoa antolatu dituzte Atxutxiamaikakoek. Umeak baserritarrez janztera animatu nahi dituzte jaiaren antolatzaileek.