Jende asko batu zen haragizko brotxeten usainera

elgoibarren.net 2010ko aza. 2a, 10:45

 
Elgoibarko baserrietako produktuekin egindako haragizko brotxeta eta txistorra pintxoek arrakasta handia eduki zuten hileko azken zapatuko ferian, eta jendea erruz inguratu zen Nafarroa plazara.

 
 

 Herriko baserritarren produktuak erosteko aukerarekin batera, produktu horietako batzuk dastatzeko aukera izan zuten elgoibartarrek joan den zapatuan egin zen hileko azken zapatuko ferian. Elgoibarko Izarrakoek haragi eta barazkiekin egindako brotxetak eta txistorra pintxoak egin zituzten brasan eta lehengaiak ahitu artean saldu zituzten pintxook Nafarroa plazan jarri zuten txosnan.
 Atxutxiamaikakoek umeentzako prestatu zituzten jolas eta tailerrek ere lagundu zuten giroa berotzen, baserritarren festa antolatu baitzuten propio feriarako. Aisialdi taldekoek eskatu bezala, baserritarrez jantzita ere agertu ziren ume batzuk. Ohi duten legez, kale kantariek jarri zioten soinu banda feriari. Gogo betez abestu zituzten euskal kantak.
Argazkiak:

1706639401005 Jende asko batu zen haragizko brotxeten usainera

1706639401093 Jende asko batu zen haragizko brotxeten usainera


1706639401133 Jende asko batu zen haragizko brotxeten usainera

1706639401218 Jende asko batu zen haragizko brotxeten usainera

1706639401269 Jende asko batu zen haragizko brotxeten usainera

1706639401311 Jende asko batu zen haragizko brotxeten usainera

 
  *Argazki gehiago: elgoibar.org webgunean
 
Lotura duten albisteak: