Atxikimendu ugari jaso ditu Politika askatu, Arnaldo askatu plataformako kideek sustatutako argazki kanpainak. Gerry
Adams, Jose Luis Korta, Fermin Muguruza, Oskar Matute, Fito Rodriguez,
Martxelo Otamendi, Mertxe Aizpurua, Txillardegi, Su Ta Gar taldeko
musikariak edota Athleticeko presidente ohia, Jose Mari Arrate, ikus
litezke, besteak beste, Arnaldo Otegiren webgunean. Guztira, 56 argazki daude arnaldotegi.com webguneko atxikimenduak atalean. (ikus hemen guztien izenak eta Alfonso Sastreren komunikatua)
•Argazki kanpainan parte hartu duten elgoibartarretako batzuek:
Arnaldo Otegi libre uzteko eskatzeko asmoz, Politika askatu, Arnaldo askatu plataforma aurkeztu zuten, joan den maiatzean; adin, sektore eta ideia askotariko hainbat elgoibartarrek. Orain, ezker abertzaleko buruzagi elgoibartarra espetxetik ateratzeko eskatzen duen argazki kanpaina bultzatu dute Facebook, Twitter eta Arnaldo Otegiren webgunearen bitartez.
•Arnaldo Askatu plataformaren batzarra
Arnaldo askatu, politika askatu plataformako kideek bilera informatibo-kontsultibo baterako deia egiten dute. Izan ere, azaroaren 11n epaituko dute Madrilen Otegi, Permach eta Alvarez-ekin batera. Azaroaren 4an, eguena, izango da bilera, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi aretoan. Arazo horietaz kezkatuta eta ideiak aportatzeko prest dauden guztientzat irekia dago talde hau eta gazte nahiz helduen asistentzia eskertuko dutela adierazi dute.
Plataformaren sustatzaileek Otegi etxean nahi dute, senideekin;
kartzelako lau paretetatik urruti. Euskal Herrian nahi dute, egoera
berrian “haren ekarpena funtsezkoa” izango dela sinetsita.
Hurrengo pausoa nazioartera begira emango dute, ezker abertzaleko
liderra lehenbailehen aska dezaten eskatzeko.
Uztailean Facebookek itxi egin zuen Arnaldo Otegiren orrialdea. Ordurako 4.600 lagun zituen. Gaur egun, Otegiri buruzko informazioa zabaldu eta bere askatasunaren aldeko kanpaina egiten duen facebookeko 8719600510 orrialdeak 3.138 jarraitzaile ditu.