C69k Myspacen duen orrian entzun daitezke “Datozen egunak” abesti bildumako abestiak. Azken urteotako abestiak eta abesti berriak uztartu ditu bertan Mikel Cornejo artista elgoibartarrak. Azken urteetan ekoitzitako abesti guztiak, bestalde, bere webgunean (c69projekt) entzun daitezke.
Ekoitzi dituen azken abestiak, aurrekoak moduan, elektro-pop estiloaren barruan koka daitezke, egilea etiketen oso zalea ez bada ere. “Entzuteko abesti errazak” direla dio berak. Diskorik, euskarri fisikoan, ez du atera oraingoz. “Ezjakintasunagatik dela uste dut, ziur ez dakit eta zer egin behar den disko bat ateratzeko”, azaldu du. Alabaina, zuzeneko emanaldi bat ematea gustatuko litzaiokeela aitortu du. “Hor ere zalantzak dauzkat, ordea. Taldekide bakarra neu naizenez, ordenagailuarekin bakarrik jende aurrean agertzea sinpleegia-edo begitantzen zait-eta. Ez dut argi ikusten, baina gustatuko litzaidake”.
•Botoen beharrean