Donostiako Koldo Mitxelenan egin zuten Laneki hiztegiaren aurkezpen publikoa Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Laneki eta Elhuyarreko ordezkariekin. (goiko argazkian)
Lanbide Heziketako lehen hiztegi teknikoa Lanekiren proiektua da, hau da, LH sustatu eta hobetzeko elkartearena. Ikaslan Gipuzkoa, Ikaslan Araba, Ikaslan Bizkaia, LHko Ikastetxe Publikoen Elkarteak, eta Hetel dira Lanekiko kideak. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du.
Hamar urte eman dituzte lanean, hiztegia ekinean jartzeko, eta lanbide-familiekin zerikusia duten 5.600 kontzeptu baino gehiago hartzen ditu barnean. Doan ikus daiteke helbide honetan: www.jakinbai.com
- Ikusi hemen: Laneki hiztegiaren aurkezpena (PDF)
•Informazio gehiago: imh.es