Giza Eskubideen Fundazioak antolatutako lehiaketa da “Todos somos diferentes” . Aurkeztutako lanen kalitate artistikoaz gainera, arrazakeria eta intolerantzia egoerekiko sentsibilitate berezia erakutsi edo gisa horretako egoerak salatzen dituzten lanak aintzat hartu dituzte sariotan aurten.
Tomas Madinabeitia apaiz eta misiolariak azken urteotan Kongon egin duen lana bertatik bertara ezagutzera eta hari laguntzera, kooperante moduan, joan zen Afrikara Jairo Berbel, 2009ko udan. Han ikusi eta bizitakoekin “
txundituta bezain hunkituta” itzuli zen kazetaritza ikasketak egiten ari den gaztea. Bizipenekin batera Afrikan ateratako hainbat argazki eder ere ekarri zituen etxera. Eta, argazkiokin erakusketa bat antolatu zuen, iazko azaroan, Kultur Etxean. Erakusketa berezia izan zen; amarekin –Gemma Monreal margolaria- partekatu baitzuen erakusketa. Semeak Afrikan ateratako argazkiak eta amak olio pinturak jarri zituzten jendaurrean.
BARRENek (718. alean) ama semeak elkarrizketatu zituen erakusketaren aitzakian, eta Kongon ateratako argazkien artean bere kuttunena zela aipatu zuen harexek konbentzitu ditu orain “Todos somos diferentes” lehiaketako epaimahaikideak. Aitzur handi bat bizkar gainean hartuta lanera zioan neskatila bati ateratako erretratua da lehen saria (1.500 euro) irabazi duena.
• Civilia.es atarian ikus daitezke lehen hiru sariak irabazi dituzten argazkiak. Behean dituzue bigarren saria (ezkerrean) eta hirugarren saria eskuratu dituzten argazkiak.