“Terrorismoaren biktimen oroimenerako eta omenaldirako”, Oroimenaren Eguna izendatu du azaroaren 10a Eusko Legebiltzarreko Eledunen Mahaiak. Azaroaren 10a aukeratu dute, hain justu, haien esanetan, alde bateko edo besteko biktimarik egon ez den eguna delako: “Egun horretan ez dago deitoratu beharreko urteurrenik. Berez, inorena ez den eta era berean guztiona den urteurrena da. Egun horrek gogoraziko digu gertatu dena eta sekula ere berriro gertatu behar ez duena”, dio Eledunen Mahaiak, joan den maiatzean onartu zuen testuak.
- Irakurri hemen: Oroimenaren Eguna adierazpen instituzionala (PDF)
∞Lotura duten albisteak: