21 izar, gerran fusilatutako elgoibartarren omenez

elgoibarren.net 2010ko aza. 8a, 13:14

 
Euskal Herria zeharkatzen diharduen memoriaren autobusak Elgoibarren egin zuen geldialdia, joan den barixakuan; eta, 36ko gerran fusilatu zituzten 21 elgoibartarrak omendu zituzten, besteak beste. (argazkiak dauzka)

 


1706639395046 21 izar, gerran fusilatutako elgoibartarren omenez

 Memoria historikoa berreskuratzeko asmoz abiatu zen memoriaren autobusa urriaren 16an Mutrikutik, eta ordutik herriz herri dabil, frankistek 36ko gerran hildako herritarrak gogora ekartzen. Memoria historikoa berreskuratzeko herritar talde batek sortu zuen elgoibar1936 taldeak, autobusaren etorrera aprobetxatuz, gerran fusilatutako elgoibartarrak, iheslariak, espetxean zein kontzentrazio eremuetan sartu zituztenak omendu zituen.

 Elgoibar1936koek darabiltzaten datuen arabera, 21 elgoibartar fusilatu zituzten frankistek 1936ko gerran. Hala, fusilatu bakoitzaren omenez, izar bana itsatsi zuten Izarren Argia filma promozionatzeko ere badarabilten memoriaren autobusaren albo batean. Fusilatuez gain, 618 iheslariak, kontzentrazio eremuetan eduki zituzten 13 elgoibartarrak, espetxean sartu zituzten zortzi lagunak, eta erregimenarekin bat ez egiteagatik euren postuetatik kendu zituzten sei irakasleak ere gogoan izan zituzten. Elgoibar1936 taldekoek, gainera, orain arte egin duten lana azaldu zieten bertaratutakoei: iheslariak identifikatzeko egin dituzten artxibo lanak, orain arte aurkitu dituzten zortzi hobiak, 36ko gerran fusilatutako bi miliziano identifikatu eta hezurrak berreskuratzeko eginiko lana, eta, besteak beste, gaur egun herrian ikus daitezkeen ikur frankistak kentzeko egin duten eskaera.
Argazkiak:

1706639395107 21 izar, gerran fusilatutako elgoibartarren omenez

1706639395173 21 izar, gerran fusilatutako elgoibartarren omenez

1706639395248 21 izar, gerran fusilatutako elgoibartarren omenez

1706639395318 21 izar, gerran fusilatutako elgoibartarren omenez

1706639395398 21 izar, gerran fusilatutako elgoibartarren omenez

1706639395455 21 izar, gerran fusilatutako elgoibartarren omenez

1706639395506 21 izar, gerran fusilatutako elgoibartarren omenez

1706639395561 21 izar, gerran fusilatutako elgoibartarren omenez

1706639395632 21 izar, gerran fusilatutako elgoibartarren omenez

 
 
Lotura duten albisteak: