Atzo, berriz, eskola umeen txanda izan zen. Karakate elkartekoek nahi beste argibide eman zizkieten bost taldetan banatuta Kultur Etxetik pasa ziren 140 gaztetxo ingururi. Itxura arraroeneko perretxikoek eta pozoitsuenek erakarri zuten perretxiko artean ibili ziren umeen arreta, eta baita usaintsuenek ere; usain txarrenekoek, batez ere. Bisitaldiaren amaieran, Jose Agustin Olaso Karakateko kidearen azalpenak entzun ostean (goiko bideoan ikus dezakezue), eskolara itzuli ziren ikasleak.
•Argazkiak:
|