Parte hartu nahi duzuenok Elgoibarko Plaza Handian
agertu besterik ez duzue egin behar, irteera goizeko 11:00etan
izango delarik. Izen ematea doakoa da. Dakizuen bezela
ibilbidea ez da markaturik egongo eta partaide bakoitzak
egokien deritzon bidea hartu ahal izango du.
Honen harira eta zenbait partaideren galderari
erantzunaz zera adierazi nahi dizuegu: azken zatian gehienok hartzen duzuen
bidea (iturritik ezkerrera doan bidezidorra) ez dugula
garbituko, Karakateko Igoerak duen filosofiari
jarraiki.
Joan zen urteko ekimenarekin jarraituz aurten ere igoerako azken metroak aurpegirik onenarekin egiten dutenek saria jasoko du.
•Hona hemen banatuko ditugun
sariak:
1. sailkatua: Txapela eta Mausitxako Idiazabal
gazta
1. emakumea: Txapela eta Mausitxako Idiazabal
gazta
1. elgoibartarra: Mausitxako Idiazabal
gazta
1. neska elgoibartarra: Mausitxako Idiazabal
gazta
Aurpegirik onena: Idiazabal
gazta
Horrez gain partaide guztiak lasterketa ondoren
eskainiko dugun bazkarira gonbidatuta daude.
Honen bidez denori luzatu nahi dizuegu parte har
dezazuen gonbidapena edo parte hartzeko asmorik ez baduzue ikustera
etortzekoa.
-
Hemen daukazue joan zen urteko
igoeraren kronika: Ibarbiak eta Amilibiak irabazi dute Karakateko Igoerarik jendetsuena (2009-11-14)
Ekintza zuen gustokoa izango delakoan jaso agur bero
bat.
Morkaiko Mendizale
Elkartea
Telf. 943 74 0297Facebook-en ere egin zaitez gure laguna