Kaleko kultur espresioak batzen ditu Hip-hop-ak, dantza eta musika aukera ezbedinak besteak beste, eta estilo horietako asko ikusi eta entzuteko aukera izango da abenduaren 17an Herriko Antzokian eskainiko duten ikuskizunean. Ordubete pasatxoko saioa izango da, eta sarrerak barixakuan jarriko dituzte salgai Elgoibarren eta inguruko hainbat herritan. Elgoibarren, Olaizaga kiroldegian, Iriondo Kirolak dendan eta Toletxe tabernan eskuratu ahal izango dira, 6 eurotan. Egunean bertan ere izango da sarrerak erosteko aukera, 8,5 eurotan.
Bost talde igoko dira oholtzara: Dance Day (Maria Escobedo berak ere dantza egiten du talde horretan), Angel Martin telebistako Fama saioko lehenengo edizioko dantzaria (ondoko argazkian), Creazy Hospital Bilboko breakers taldea, Asier Estanconaren Riu proiektua eta Dance&Smile. Kale kulturaren munduan izen eta ospe handiko taldeak dira lehenengo laurak, eta bosgarrena, berriz, Maria Escobedoren Elgoibarko ikasleek osatutako taldea da.
Iaz hasi zen Escobedo Elgoibarren Hip-hop eskolak ematen, eta urtebeteren buruan, lau ikasle izatetik 23 ikasle izatera iritsi dira. “4 urtetik 36 urtera bitartekoak ikasleak dira, kaleko kulturan denentzako lekua dagoelako“, dio. Kiroldegian ematen ditu eskolak, eta interesa dutenek han eman dezakete izena, edo m_danceandsmile@hotmail.com helbidera idatzita.
•Ikuskizuna eta jaia
Abenduaren 17an Herri Antzokian eskainiko duten ikuskizuna eta gero, Toletxen tabernan jai handi bat ere izango dela aurreratu du, eta han saio horretan parte hartuko duten dantzari guztiak izango direla. “Herritar guztiak daude gonbidatuta“, gehitu du.
•Ikuskizuna eta jaia
Abenduaren 17an Herri Antzokian eskainiko duten ikuskizuna eta gero, Toletxen tabernan jai handi bat ere izango dela aurreratu du, eta han saio horretan parte hartuko duten dantzari guztiak izango direla. “Herritar guztiak daude gonbidatuta“, gehitu du.