Federatzeko atxikitzen dugun formularioa ondo beteta eta ordainagiria Morkaiko M.E.-ra heldu arazi beharko dituzue. Errosario kalean dugun lokalera ekarri ditzakezue edo emailez ere bidali daiteke formularioa.
•Formularioa:
•Formularioa:
- Federatuaren datu guztiak ondo beteta aurkeztu behar da
- Aurten, iaz bezala, formularioan aukerak X batekin markatzerakoan prezio totala kalkulatuta azalduko da.
- Pertsona bakoitzeko ordainagiri bat
- Federatuaren izen abizenak agertu behar dira ordainagiriaren azalpenean.
- DESKARGATU HEMEN: 2011n federatzeko formularioa eta tarifak (xls)
Dena dela, abenduak 15an egingo dugu lehen remesa eta ahal duenari data hau baino lehenago dokumentuak entregatzea gomendatzen diogu, honela txartela urte haserarako izango du eskuragai eta era berean federatuak kudeatzearen lana ere erreztu egingo da.
Abenduak 28aren ondoren beharrezkoa iruditzen zaigunean tramitatuko ditugu federatu gehiago.
Federatu txartela jasotzera lehen bait lehen etorri zaiteztela eskatzen dizuegu. Txartel hau jasotzeak besterik ez dizue ziurtatuko zuen segurua tramitatuta dagoela. Remesa bidali eta 15 egunetara etorri ohi dira txartelak.
Morkaiko Mendizale Elkartea
Telefonoa: 943 74 0297
www.morkaiko.net
elgoibarren.net-eko bloga
elgoibarren.net-eko blogaren RSS harpidetza
Facebook-en ere egin zaitez gure laguna