Bestalde, plataformako kideek jakinarazi dutenez, Otegiren askatasunaren alde hasitako argazki kanpainak aurrera darrai. Hasieran aurpegi ezagunek egin zuten bat kanpainarekin, orain, ordea, atxikimenduak jasotzeko deialdia egin dute.
Otegiri bere babesa eman nahi diotenek Arnaldo Otegiren 8719600510 preso zenbakiarekin argazki bat atera eta frearnaldootegi@hotmail.com helbidera bidali beharko dute. Youtubera igota dagoen honako bideoan ikus ditzakezue orain arte bere babesa eman duten lagunetako batzuek.