300 kilo gaztaina banatu zituzten Magosto Egunean

elgoibarren.net 2010ko aza. 15a, 21:21

 
Galiza Etxeko kideek eskuak bete lan eduki zituzten zapatuan Nafarroa plazara gaztaina bila hurbildu zen jendetza asetzeko. 300 kilo gaztainatik gora banatu zituzten Magosto Egunean. (argazkiak dauzka)



 Hotza egiten duen sasoian jateko udazken fruitutzat dute askok gaztaina, baina zapatuan atera zuen hego haizearekin ere, muzin egin ezineko tentazioa izan ziren gaztaina erreak askorentzat. Galiziako ribeiro ardo ezagunarekin lagundu zituzten beste askok gaztainak.

Galiziako jaki tipikoak erosteko aukera ere egon zen Galiza etxekoek prestatutako txoznan.

Eibarko 'Os Galaicos' taldeak jarri zion soinu banda Magosto Egunari.

1706639368531 300 kilo gaztaina banatu zituzten Magosto Egunean

1706639368564 300 kilo gaztaina banatu zituzten Magosto Egunean

1706639368612 300 kilo gaztaina banatu zituzten Magosto Egunean

1706639368643 300 kilo gaztaina banatu zituzten Magosto Egunean

1706639368676 300 kilo gaztaina banatu zituzten Magosto Egunean