Jaiotzaz donostiarra zen Escuderok lotura berezia eduki du Mugerza krosarekin. Urtero etortzen zen krosa bertatik bertara ikustera, eta azken urteetan antolatzaileen aldamenean izan da beti, “ahal zuenean laguntzeko prest”, azaldu du Zigor Diez Mintxeta Atletismo taldeko arduradunak. Goiko argazkia iazko Mugerza krosekoa da. Sari banaketetan lagundu ohi zuen Escuderok.
Mugerza krosean lortutako hiru garaipenetaz gainera beste hainbat proba irabazi zituen Joaquin Escuderok. Uliako Gimnastikako Krosa (Donostian), esaterako, hiru alditan irabazi zuen: 1944an, 1945ean eta 1947an. Miguel Escudero, Joaquinen aita, izan zen, hain justu, Uliako Gimnastikako krosaren estreinako irabazlea, 1918. urtean.
Bere sasoirik onenean marka bikainak ere egin zituen. 3.000 metro oztopoen proban, esaterako, bera izan zen hamar minutuz azpitik antxitxika egin zuen lehen euskalduna; bederatzi minutu eta 48 segundoko denborarekin. Espainiako Atletismo selekzioarekin ere aritu zen lau alditan.

•Webgunea berritua
Mintxeta Atletismo Taldeak Juan Mugerza Nazioarteko Krosaren webgune ofiziala berritu du. Bertan aurkituko duzue lasterketa historiko honen inguruko informazio guztia: Historia, araudia, ibilbidea, sailkapenak, palmaresa, bitxikeriak, argazkiak eta beste hainbat kontu. Gogoratu, 2011ko urtarrilaren 23an izango dela aurten krosa.

- Ikusi hemen: Mugerza krosaren webgune ofiziala
*Argazkiak: elgoibar.org eta Mintxeta Atletismo Taldea.