“Gure helburua, zerbitzu hauen - internet eta telefono mugikorren kobertura- gabeziak kokatu eta ondoren konponbidea lortzeko ekintzak burutzea da”, azaldu dute Debemen elkartetik helarazi duten oharrean.
- Baserrian edo auzoan Internet edo telefono mugikorren kobertura arazoak dituztenek, Debemen elkartekoekin harremanetan jarri beharko dute arazo horiei konponbidea eman nahi badiete. Harremanetarako telefonoa honakoa da: 943 74 40 67 (Debemen) 658 729 493 (Garbiñe). Posta elektroniko bat ere bidali daiteke, honako helbidera: gagirrego@gmail.com
•Landa eremuetako IKTak dinamizatzeko proiektua
Egitasmo hau Europar Batasuneko Leader Ekimena eta 2007-2013ko Euskadiko Landa–Eremuetako Garapen Eramangarriaren Programaren eskutik dator. Helburu nagusia landa-eremuak Informazio Gizartearekin bat egiteko laguntza eskaintzea da, gizartearen garapen bateratu bat lortzeko asmoz. “Landa auzoetara Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) gerturatu nahi ditugu ‘Brecha digital’ delakoaren eraginak saihestuz”.
Bide horri ekiteko, IKT Dinamizatzailearen postua sortu dute Mendinet eta Landa Garapen Elkarteek. Dinamizatzaileen lana teknologia berrien pertzepzioa leuntzea izango da, egunerokotasunean normaltasunez erabiltzeko aukera bideratuaz.
Debemenetik helarazitako oharrean dinamizatzaileon helburu nagusiak zein izango diren ere zehaztu dute. IKT Dinamizatzaileon helburu nagusiak bertatik-bertarako diagnostikoa egin eta ekimen eta edukien zerrenda osatzea dira. Lehenengoari dagokionez, “ikerketa sakona eta baliabideen diagnostikoa egiten ari gara, IKTak eskualdean benetan duten ezarpena bertatik-bertara ezagutu behar baitugu”. Horretarako, besteak beste azterketak, inkestak eta elkarrizketak egiten dihardute herritar zein eragileekin. Diagnostikoa egin eta gero, “eskualdeko benetako beharrak ezaguturik, dinamizazio egitasmoak diseinatuko ditugu. Aurkitutako arazoak modu zuzenean konpontzen ahaleginduko gara, asmoa landa-eremuko herritarrak IKTetara gerturatzea baita, euren garapenerako ezinbesteko tresnak direla erakusteko”.

Honako hauek izango dira dinamizatzailearen ardurapean egiongo diren dinamizazio ekimenak:
- Lehenik eta behin Debabarrenean telefono mugikorra eta internet banda zabalaren seinaleen kalitatea aztertu eta gabezien mapa eratuko dute. Ondoren, eskualdean dauden seinale gabezien mapa (Itzal digitaleren mapa) eratu eta gero, ahal den neurrian arazoak konpontzen ahaleginduko dira.
- Bigarren ekimen modura, IKTekin zerikusia duten jarduera hezgarriak burutu nahi dituzte. Horrez gain, IKTen sustapena eta informazio ekimenak eskualdeko landa eremuetan zabalduko dira (alfabetizazio eta gaitasun teknologikoari buruzko ikastaroak, mintegi praktikoak, informazio jardunaldiak, lehiaketak, elkarteen konexioa bultzatzea, gurasoen IKTenganako sentsibilizazioa erraztea...).
- Hirugarrenik, “landa-eremutako langile autonomo, enpresa txiki eta elkarteen konexioa sustatzen eta errazten” arituko dira eta, besteak beste administrazio ezberdinek konexiorako eskaintzen dituzten diru-laguntzen inguruko informazioa luzatuko dute (Spri, Leader Ekimena, Plan New....).
- Eta laugarren ekimena eskualdeko udalerrien webguneen garapena eta promozioa bultzatzea litzateke. Horrez gain, administrazio elektronikoak eskaintzen dituen aukerak Debabarrenean azalduko dituzte.