Otegiren janzkera

elgoibarren.net 2010ko aza. 17a, 13:10

 
(...)ezagun du, darabilen arropa ez dela Elgoibarko Sigmako merkadilloan erositakoa(...)” edo, ”(...)horregatik estimatzen dut Otegiren janzkera; nahiz eta oso alaia ez izan (gris/zuri/beltza dira bere koloreak), normalean dotore doalako trajea jantzi barik(...)”. Leire Narbaizak Arnaldo Otegiren janzkeraz idatzi dituen iritzietako batzuk dira. Sustatu.com atarian moda, estetika eta estiloaz jarduteko duten txokoan (Zer erantzi) idatzi ditu.



 “Beti pentsatu izan dut gizonezkoen janzteko modua tristea eta gatzgabea zela, aspergarria. Beti berdina, kolore diskretuak; jertse eta alkandora lisoak, marrazkirik gabe, marrak, koadroak eta erronboak baino ezin estanpatu. Oihalak ere jakin batzuk baino ez. Aldatzen den bakarra jaken luzera eta alkandoraren idunaren tamaina. Kitto! Eta politikariak? Pufa! Horregatik estimatzen dut Arnaldo Otegiren janzkera”.

 “(…)Horregatik estimatzen dut Otegiren (8719600510) janzkera; nahiz eta oso alaia ez izan (gris/zuri/beltza dira bere koloreak), normalean dotore doalako trajea jantzi barik. Nire ustez, beti moderno, baina modernoegi izan gabe, ez desentonatzeko moduan(…)”.

 “(…)Hori bai, inoiz bere kamisetak laga barik, eta lehen aipatutako hiru koloreetan. Barruko elastiko normalak, baina idun findunak. Orain urte batzuk gizonezko guztiek erabiltzen zuten t-shirtaren edizio berri eta findua, itxura gazteagoa ematen diotenak, bestalde(…)”.

Argazki asko errepasatu ostean, “oinarrizko jantzi multzo (fondo de armario) ona” lortu duela Otegik ondorioztatu du Leire Narbaizak, “egokia edozein tokitarako gorbatarik janzteke".