“Hiru helburu nagusi izango ditu feriak: bigarren
eskuko merkatuaren bitartez hondakinak gutxitzea; ohi bezala, bertako
produktuak sustatzea, eta, azkenik, herritarrak ohitura iraunkorragoen alde egiteko beharraz sentsibilizatzea”, azaldu du Idoia Alvarez Agenda
21eko teknikariak.
Norbanako, erakunde eta talde askoren parte hartzea edukiko du feriak: Udala, Debemen, Emaus, Biolur, Econat, Jaurlaritza, Gipuzkoako Diputazioa eta, besteak beste, herriko ikastetxeena (Herri Eskola, Arreiturre eta Meka institutuak, IMH eta Elgoibar Ikastola). Guztien parte hartzea gabe horrelako feria bat antolatzea “ezinezkoa” litzatekeela-eta, guztiei eskerrak emanez hasi du Alfredo Etxeberria alkateak Kontsumo Iraunkorraren eta Arduratsuaren I. Feriaren aurkezpena.
Aurrez aipaturiko talde eta erakundeetako ordezkariez gain, Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaria den Ana Colliak ere parte hartu du aurkezpen ekitaldian. Honek, Elgoibarko Udala egiten ari den ahalegina eskertu du. "Plazer bat da horrelako ekimenen berri izatea. Are gehiago bizi duguna moduko krisi egoera batean eginiko apostua baldin bada", nabarmendu du. Horrenbeste lagun eta ekintza batuko dituen feriaren aurrekontuaz galdetu zaienean, Udalarentzat ez duela gasturik izango izan da erantzuna. “Feria bera moduan aurrekontua ere iraunkorra izango da”, bota du alkateak erdi txantxetan.
•Mota askotariko postuak
Hil bukaeretako ferietan egoten diren ohiko baserritar postuak eta ganaduaren eta tresneriaren erakusketez gain, postu asko batuko dira azaroaren 27ko ferian. Emausek bigarren eskuko produktuen, arropak, batez ere, salmenta postu bat jarriko du eta herriko ikastetxeek ere bigarren eskuko merkatu bat jarriko dute liburuak, jostailuak, eskola materialak eta beste hainbat gauza salgai jarriz. Debesak eskualdean abiarazi dituen hainbat ekintzari buruzko informazio postua jarriko du eta Miskik Peruko artisautza. Bestalde, ostalariek bertako baserrietako produktuekin egindako menuak eskainiko dituzte.
•Hitzaldiak astean zehar eta sukaldaritza ikastaroak
Ekimen hau ez da feriara bakarrik mugatuko. Aurrez, datorren astean zehar, hainbat hitzaldi antolatu dituzte. Ikastetxeetako ikasleei zuzendutako hitzaldiak izango dira batzuek eta herritar guztiei zuzenduak besteak.

Eta, 2010-2011 urtean zehar garaiko sukaldaritza naturalari buruzko lau ikastaro, urtaro bakoitzeko bat, eskainiko dituzte. Udalak bere gain hartuko du ikastaroen kostuaren %50a. Lehen ikastaroa abenduan hasi eta urtarrilean amaituko da. Izena emateko: ingurumena@elgoibar.net edota 943 744 384 telefonoan.
- Ikusi hemen: Kontsumo Iraunkorraren eta Arduratsuaren I. Feriako POSTUEN eta HITZALDIEN gaineko informazio osoa (PDF)